05-02-2010 Sormen Tailerrak Euskaraz.
Iruñeko Udalak 1989.urtean hasi zen Sormen Tailerrak antolatzen eta Global Servicios Culturales 2000. ikasturtean hasi zen tailer hauen gestioa eta antolakuntza eramaten.
Sormena landu euskaraz mintzatzen lemapean, ikastaro hauen helburua, euskara hiritarren artean sustatzea da, eta horretaz gain, aisian euskaraz aritzeko aukera ematea.
Sormen Tailerretan alde batetik, urte osoko ikastaroak daude, urritik apirila arte direnak (Yoga, Batukada...), eta bestetik urrian hasten diren ikastaro monografikoak (Bertsotan egin 10 pausotan, Komiki tailerra...).
|